Hemen gaurtik aurrera ikusitako bideoak komentatuko ditut.
"WEB 2.0. LA REVOLUCION SOCIAL EN INTERNET" bideoan web 2.0 zer diren azaltzen digu, informazioa sortzeko sistema bat da eta sortzen dituztenak erabiltzaileak dira. Web 2.0. gero eta garrantzi gehiago duela adierazten du bideoak jende asko lan egiten dut era honetako webak sortzeko. Bideoan hitz egiten dituzten kontzeptu desberdin asko ez ditut gehigi ulertu gaian ez naizelako oso aditua.
Ezagutzen dudan web 2.0. ezagunena wikipedia da eta batzuetan erabiltzen dut. Uste dut gauza positibo asko dituela erabiltzaileen artean horrelako web bat sortzea danon artean informazio desberdinak trukatzeko, hala ere, egoten den informazio guztia ez da guztiz fidagarria eta benetako izaten.
"TEKNOLOGIA BERRIAK EGUNEROKO BIZITZAN" bideoak adierazi nahi digunak internetarekin edozer gauza egin daitekela da. Ikusten da zelan ordenagailu bat bakarrik erabiliz egunero egiten dituzun pilo bat gauza egin ditzakezula. Gaur egun dena aurki dezakegu interneten eta teknologia berrietan etxetik atera gabe, ordenagailu soil bat erabiliz. Interneten gizakiok erraztasunez nahi ditugun gauzak eskuragarri ditugu era erraz eta arin batean. Bideoak era dibertigarri batean gaur egungo egoera exageratu egiten du ordenagailu batek janaria sor dezakela esanez.
Argi dago internet, teknologia berriak...erraztasunak eskeintzen dizkigutela baina benetan ordezkatuko dugu egun arte eramandako bizitza eta ohiturak ordenagailu batengatik?
"HEZKUNTZA ATZO ETA GAUR" bideoan ikusten zein aldaketa handiak izan duen hezkuntza teknologia berriekiko. Lehen ezer gutxirekin ematen ziren klaseak, gaur egun dena teknizitatu egiten da eta adibidez, gure ikasgaian, bakoitzak ordenagailu batean lan egiten dugu. Bestetik dena digitalizatu egin dela ikusten dugu, aurrerakuntzak etengabe ari dira eta horren eragile nagusia teknologia da. Bestetik, teknologiaren eragin nabarmen honekin hezkuntzan aurrerakuntza handiak egiten ari direnez irakaslearen papera kaltetua ateratzen da. Etorkizun batean hainbeste aurrerakuntza izanda irakasle gutxiago behar izango dira ikastetxeetan ordenagailuek geure lana egingo baitute. Hala ere, espero dut etorkizun hori oso urrun egotea.
"ARIÑO HERRI INTERAKTIBOA"
Zein da aurkezten den sistemaren oinarria?
Sistemaren oinarria irakaskuntza metodologia nobedosoa da, ordenagailuaren erabilera bakarrean oinarritzen dena. Ez dituzte libururik, ez koadernorik erabiltzen. Ordenagailu, idatzi dezaketen pantaila berezia eta boligrafo digital bat dute baliabide gisa ikasteko.
Zergaitik dute IKT-ek arrakasta gehiago herri txikietan?
Nik uste dut herri txikietako jendearen pentsamendua hiriko pertsonen pentsamenduaren oso desberdina dela. Orokorrean, herri txikietan teknologia mundutik aldenduagoak daude, ez dituztelako hirian dauden hainbat teknologia eskuragarri. Herri txikietan beharbada "mundu" berri bat bezala ikusten dituzte IKT-ak hainbeste ezagutzen ez dituztelako, horregatik, gehiago baloratzen dira. Berrikuntza hau izateko aukera izango zuten eta haiek baliabide gutxiago dituztenez aukera hobeto aprobetxatu dutela uste dut. Hiri handi batean hau proposatzekotan, hain hurbil ikusten dutenez ordenagailuak eta honen inguruko teknologiak ez ditugula hainbeste baloratzen.
"Autonomia sustatzen du". Ados?
Noski. Metodologia honek autonomia sustatzen du haurra independienteagoa da, bera kapaza izan behar delako bakarrik ordenagailua maneiatzen, bere gauzak ordenatzen eta bere etxerako lanak bidaltzen. Autonomia bultzatzen eta susatzen du bai, baina ohiko irakaskuntza hau bezala autonomia susatzen duela uste dut. Bideoan aipatzen da ikasleak euren irakasle izan behar direla baina hori lan taldeak egiten eta bakoitzari paper desberdina ezartzen ohiko metodologian lor dezakegu.
Zure ustez beste gaitasunak sustatzen ditu?
Bai. Ordenagailuaren erabilera egokia sustatzen du; programa desberdinak ezagutuz, ohiko ekintzak bertan burutuz eta mundu teknologira hurbiltzen da. Hala ere, horietaz aparte lantzen dituen gainontzeko gaitasunak irakaskuntza arrunta lantzen dituen gaitasunak lantzen dituela uste dut.
Irakasleentzako lan gehiago da?
Uste dut lan gehiago dela gauza gehiago prestatu behar direlako. Ohiko irakaskuntzan gauzak egindak daude, metodologia zehaztua dago, edukinak, helburuak...eta unitate didaktikoak prestatuda daude aldez aurretik eta ez dira urtero aldatzen. Hala ere, irakasleek euren klaseak prestatu behar dituzte eta denbora eman behar dute lan hori burutzeko.
Ariñoko metodologian irakasleen lana nabarmenagoa da aldez aurretik egina ez dagoen zerbait lantzen dutelako eta ikasleei erraztasunak emateko asmoarekin eurek lan gehiago egin behar dutelako ariketa digitalizatuak prestatzen. Ziur hemendik gutxira lan gutxi egiten dutela uste dugu dena digitalizatuago egongo delako eta erraztasun handiagoz lortuko ditugulako.
Alde onak eta alde txarrak.
Alde onak: behin ordenagailuaren funtzionamendua ulertuta irakasleak arintasuna lortuko dute ekintzak burutzeko, ikasleen autonomia garatzen da, ez dute kilo askotako motxilarik eraman behar eskolara, emailaren bidez irakaslearekin harremanetan jartzeko erraztasunak dituzte...
Alde txarrak: ordenadorea euren bizitza bihurtzeko arriskua, ez direla hainbeste elkarren artean erlazionatzen...Ikasteko egokia da ere metodo desberdinak eta era askotako baliabideak erabiltzea ez soilik bat; ordenagailua. Beraz, uste dut egokiakoa izango litzatekela ordenagaiuaz gain, liburuak, hiztegiak, entziklopediak ere erbiltzea. Badakit ordenagailuaren barruan gauza horiek guztiak daudela baina ohiko bizitzan benetako hiztegiak eta entziklopediak egoten jarraitzen dira eta eskola zahar batera joanez gero ere ezagutu behar dute mundu teknologiko honen aurretik egondako materialak.
jueves, 17 de abril de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario