jueves, 10 de abril de 2008

EGUNKARIA

10/04/08

Gaur blog-a zer den ikasi dugu diapositiben bidez,bloga web site bat da, egunkari elektronikoa,bertan albisteak, komentarioak, bideoak...jarri ditzakegu beti ere interneten konektaturik gaudelarik. Ondoren, bakoitzak gure bloga sortu dugu blogger.com-en. Bloga sortzea oso erraza izan da, egin beharreko guztia pausuz pausu idatzita agertzen delako, edozeinek sor dezake bat, erraztasunez erabiltzea beste gauza izango da.
Nik uste dut bloga oso baliogarria dela beste pertsonekin harremanak izateko, iritziak elkartrukatzeko, linkak sortzeko eta nahi dituzun esperientziak eta ezagupenak bertan idazteko.
Klase bukaeran sarrera berria egin dugu eta Egunkari izeneko atal hau sortu dugu, hemen astero ikasgelan landutakoaren laburpen txiki bat idazten joango naiz.

17/04/08

Gaur blogari gure argazki bat erantsi diogu, "mi perfilen" satuz. Ondoren, helbide batean sartu gara gure blogari erloju bat ipintzeko, mota askotako erlojuak zueden aukeratzeko, aukeratirukoan kodea sartu dugu eta gure blogean jarri dugu hainbat pausuz jarraituz.
Esteka berri bat sortu dut; bideo iruzkinak izenekoa. Hemen gaurtik aurrera teknologia berriekin zerikusia duten bideoak komentatuko ditut. Gaur bi bideo berrikusi ditut eta bere komentarioa idatzi dut. Apurtxu bat zaila egiten zait bloga ondo erbiltzea egin nahi dudana egin nahi dudan moduan ez dudalako lortzen baina praktikaz eta erabiliz hobeto egingo dudala ziur nago. Hurrengo asterako teknologia berriak hezkuntzan duten eragina edo harremana-ri buruzko informazioa bilatu behar dugu, ekarpen bat egiteko eta linkak sortzeko.

24/04/08

Gaur klasean blogak eta hezkuntzarekin harremana duen bideo bat topatu dugu youtuben, ondoren bideoaren helbidea txertatu eta kopiatu dugu gure blogean bideoa agertzeko. "Editar entrada"n sartu gara eta "edicion html"-an gure bideoaren helbidea jarri dugu eta orain bideoa ikus dezakegu zuzenean nire blogan sartuz.
Ondoren gure klasekideen blogen helbideen zerrenda sortu dugu, gure blogatik zuzenean besteen blogara zuzenean sartu ahal izateko.
Nahiz eta egun batzuk daramagu bloga erabiltzen eta elementuak sortzen, oso zaila eta korapilatsua egiten zait gauzak zelan egin behar diren jarraitzea.

1/05/08

Klaserik ez. Jai eguna.

8/05/08

Gaur Power Pointa erabili dugu animaziozko ariketa bat burutzeko gure unitate didaktikoa prestatuko dugunean era honetako ariketan buru beharko baititugu.
Lehendabizi Power Pointean esaldi batzuk eta marrazki batzuk egin ditugu autoformasekin. Gero, "insertar musica"-n pelikulak eta soinuak hautatu eta bertan nahi izan dugun soinua bilatu dugu, adibidez; kanpai soinua.
Ondoren, Power Pointeko biñeta bakoitzean soinu desberdin bat jarri dugu. Lehengoan kanapi hotsa eta guk grabaturiko esaldia eta gainontzekoetan gure ahotsez grabaturiko esaldia ere.
Poer Pointeko orrialde batean bi aukera jarrita leku batera edo bestera joateko aukera ere jartzen ikasi dugu. Ariketa bukatu ostean ordenagailuan gorde dugu.
Gaur ez dugu teoria klaserik izan.

15/05/08

Poer Pointarekin jarraitu dugu gaur. Gure unitate didaktikoa burutzeko power pointaren bidez egingo dugun ariketa hobeto egiteko animazioa, soinua, traslazioa...zelan sartzen den ikasi dugu, hiperbinkuluak zelan egiten diren ere, zelan pasatu behar dugun orri batetik nahi dugun beste orri batera...Ez digu denborarik eman klasean lan egiteko unitate didaktikoa egiteko baina taldeak gutxi gora behera finkatu dugu zer nolako ariketa motak planteatu ditugu. Nahiko zaila dela pentsatzen dut baina ariketak era honetan oso ondo eta motibagarriago gelditzen dira.

Saio teorikoan azterketan sartzen zena eta ez sartzen zenari buruz hitz egin dugu eta power pointari buruzko laupabost diapositiba ikusi ditugu.



No hay comentarios: