martes, 13 de mayo de 2008

TESTU IRUZKINAK

-Ordenagailuak ikasgeletan, IKTen eragina-

Artikulu honetan irakur dezakegu orain arte alfabetizatzea hitzaren adiera aldatu egin dela. Lehen alfabetizatzea irakurtzen eta idazten jakitea zen baina gaur egun kontzeptua digitalizatu eta teknifikatu ere egin da.
Curriculumean teknologia berriak gero eta garrantzitsuagoak izango dira eta ikasleak gero eta teknologia ezagutza gehiago izan behar dute mundu berri hau ondo maneiatzeko.Honetarako, beharrezkoa izango dute alfabetizatze mota hau ezatzea.
Alfabetizatzea teknologia programa desberdinaz jabetzea, egoki erabiltzea, ordenagailuaren hainbat programa desberdin erabiltze jakitea...datza.

METODOLOGIA EDO TEKNOLOGIA?

Youtuben ikusitako bideoaren idei garrantzitsuenak.
http://http//www.youtube.com/watch?v=IJY-NIhdw_4

Ikasgela batean irakaskuntzan metodologia modernizatzeko eta aldatzeko material desberdinak sartzen dituzte; ordenagailu bat ikasle bakoitzeko, irakaslearentzat pantaila digitala, kanoia, proiektorea..
Nahiz eta material berritzaile hauek ikasgelan izan arren irakaslearen lana egiteko modua berbera izaten jarraitzen du.
Beraz, bideo honekin ateratzen den ondorioa zera da; metodologia aldatu beharrean klaseak teknologizatu egiten ditugu baina metodo eta teknika berdinak jarraituz?
Ba al da hau modernizatzeko eta irakaskuntzan aurrera egiteko modurik egokiena?
Nik uste dut material berriak ikasgelatan sartzea gauza egokia eta motibagarria dela ikasleentzat, irakasleentzat ere erraztasunak eskeiniz baina metodo berritzaileak bilatu behar dira saioak betiko monotoniatik aldentzeko.

Nire praktikei dagokionez, ez genituen hain material berritzaileak erabiltzen beraz, ezin izan dut aukera eduki beste medoto hauek ezagutzeko.